A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
PARTHITZEKO TENORIA 2
|
ZIN EGITE TELEFONIKOAK Rikardo Arregi Diaz de Heredia , 1998
Erreka horiek nola garbitu ezin jakin. Automobilen artean gogoa galduta, erosketa-poltsekin batera erortzen da lurrera adorea, inon ez errukirik. Badoaz usoak sorbaldan pausatzen ziren garai haiek, haragia soilik izan zena estatua bilakatu da. Edonon hautsa eta orbela, ur arreak, leiho goibelak. Ezagutu dut hemen utzi duzun usaina. Tronpetak behar ditugu, mesedez, tronpetak. Zeruari begira hodeien zain geratu ez euriaren aiduru baizen itzalena. Kristalaren bestaldean emakumezko bat begiak malkotan telefonoz hitz egiten, erosketa-poltsak lurrean barreiaturik; badirudi bizitza bukatzera doala baina aurrera doa tamalez geldiezin. Mendia higatzen duen uraren antzera higatzen digu gorputza malko bakar batek. Ba ote dago zin egite telefonikoak baino gauza mingarriagorik?
© Rikardo Arregi Diaz de Heredia |
|