A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DESERTURRA
|
MARIA ALEGIAZKOA Agustin Etxeberri , 1885
Arratsa zen. Negu hasi berrian, Maria da kiloa gerrian, Bere gelan iruten hari xoilik. Kantatzen du boz batek kanpotik:
—O! Maria, ene maite bakharra, Ager zaite apur bat leihora. Zeru-goran usu dire izarrak, Haizeari gan zaizko indarrak.
—Haitz adarren erasiaz bezenbat Zure kantaz axola darokat, Ezen noa utzirikan leihora Itxas-zolan arrain bihurtzera.
—O! Maria, zu biziz ganbiatzen, Arrainera bazare bihurtzen Arrantzale banoa ur handitan, Zu bizirik hartzera saretan.
—Arrantzale gaixoa itsasoko Zuk sareak hedatu orduko, Ni, xoria, hegaztin arin, airez Larrez larre gan niro hegalez.
—O! Maria, zu aireko xoria! Eginen naiz, ni, ihiztaria. Zainduren tut, zure oihan-sasiak, Pausaleku-aldaxka guziak.
—Xori, eper, kaila, pasa denboran Zu segaden hedatzen hastean, Ni lorea sort nindake bet-betan; Gordez hantxet landa soroetan.
—O! Maria, soroetako lore Margarita egiten bazare, Idortean, xirripa naiz sortuko. Nik freskatuz ez zan histuko.
Ur-xirripa garbirik zu sortzean, Ni hedoia nindake airean. Ihes ganen itsasoz bertzaldera, Ameriken azken desertura.
O! Maria, hedoririk ederrena, Ikhustean zu gora igana, Itsasoko haizea naiz eginen Nik arinik zaitut eremanen.
Itsasoko haizea zu sortzean, Jar nindake izarren gainean. Iguzkia!... lurrak maite duena, Elur, hormak, urtzen dituena.
O! Maria, zu iguzki ederra, Sasipean ni aldiz muskerra. Ahoz zuri, higa niro bizia, Zuri kenduz ene hats guzia.
—Zuk hartzean muskerraren bizia, Ilargira nindake ganbia. Nik diotet sorgineri gauean Argituko akelar bidean.
O! Maria, gauaren ilargia, Ikustean zure aurpegia, Ni lainoa altxa niro lurretik, Gau guzian gordeko zaitut nik.
Lainopetik ezin badirot argi, Ez nindake zuri beha geldi. Ni, arrosa, lore bote guzian Zabaldua, jar niro sasian.
O! Maria, zu jartzean arrosa, Ni apexa nindake urosa! Etortzean, oi zure aldaxketan Pausatu-ta hegalez airetan.
Zoaz hortik, zoaz, aldi huntako, Saretara ez nauzu bilduko. Lehenago bilakaturik ni haitz, Mendietan bakez biziko naiz.
O! Maria, arbolarin itxuran Sort bazinte nonbeit mortuetan, Ezker-aien bozik niro bilaka, Bizitzeko zurekin besarka.
—Besartean hartu nahi banauzu Haitz zahar bat tinkatuko duzu. Jauntzi xuri, ni, serora lasterrik Komentuan nindake sarturik.
—O! Maria, komentu zerratuan Kaperatik zu kantaz hastean, Oihartzuna atzar niro bozturik, Zure boza eneturen dut nik.
—Oihartzuna, komentuko barnetik Hilen kanta zinuke bakarrik, Hedatuko haran urrunetara. Herioak ni gorputz zilora.
O! Maria, zure hil-ezkiletan, Suntsiturik zu izatekotan Egin niro zure hobiko lurra. Han enea zintazke segura.
—Egiazki orai zaitut sinesten, Ez nauzula faltsoki bilatzen. Ereztun bat, hori ene eritik, Beira zazu nitaz oroiturik.
O! Maria, bozkariotan nago. Zu leihorat agertu orduko; O! Maria, beha zeru-gainari, Nola diren izarrak itzali.
—Neskatxaren gaztetasun ederrak Arduratu bidean etsaiak. Gorde beraz, zure bihotz guzia, Amodio eta aurpegia.
© Agustin Etxeberri |
|