A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HAU DA AZPEITIA DIOT
|
POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT Xabier Aldai , 1993
Haren izena ahaztu ziaten ahoz-aho ibiltzearen poderioz eta txotx egin zuten haren gibelarekin
lo egin maite haurtxo txikia ama pozik duzu lotan bazaude maite zapi zuri batean bildurik zaude
hitz guztiak esanahirik gabeko poemetan gainbeheratzen diren honetan koldar etsenplurik utzi ezean botere desegileen isiltasun oinorderik eza guztiotaz trufatu da goiza urratu duten kaietan
guztiak norbere guda pertsonaletik bizirik itzuli diren honetan irabazi gabe amore eman barik lur honen sustraietan errotzen dira ezer aldatu gabe oreka zapalduaren begirada hilobiratzailearen memorian harriz izkribatua non gure haurrak galdurik dabiltzan
azken usoaren hego astindura guztiotaz jabetu den honetan izerdia dario isiltasunari aire etenean kristalezko enparantzan auka eta itsaso haizea anklatu zentzurik gabeko poza zabalduko da solemnitate usaina betiereko haurtzaroa non puntarik zorrotzeneko kupula zamatu zaion original erasotuen defentsa kristalezko ortze infinitoaren aurrean
zaude isil haurra ez egin negarrik munduak ez du eta zure malkoen beharrik lolo egin ene kuttun sehaskan zaude hertsirik begi bat itxita daukazu ahoa hatz artean harrika jaurtitzeko prest
ez naiz fido neutralen poesiaz gorbata zeruaz infernua non den badakidanean opilaren adarretan tropoila-uhuri txahal mihi
hona hemen ene anaia arratoi bezatua hona hemen neutrala hemen paper honetan ipini du bere zera beti edonon egun kolorgeak ere bereak ditu begi ninietan deszifratzen baforezko belarra bazkatzen hitz baten larrean jan bila aurrera egin urrats bakoitzeko gertuago dauka hiltegiaren gorria mina benetakoa den honetan zerutar jantokiko hondamenaren labean eskuak igurtzi ditu nahi ez bezala satorrek ametzetatik urkaturik abesten diote: egin maite ene potxolo egin arren lo lo lo hegan aingeruak hegan-hegan nahi zaituzte eraman hona hemen neutrala autobusez noa bere ninien itsasoan taketa bat landatzera bekokia odoletaraino lohitzen den jakitera madarikatua norbere izena ahazten ez duena oi dolua! ezer ez ergela zentzua ezik oi atsekabea! ezer ez deigarria arrunta guztia hau mina! ene ergelik gogokoena galdua da POESIA EZ DA PINGUINOENTZAT
© Xabier Aldai |
|