A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

LURRAK JANTZIKO NAU
      (1969)

SEGUNDO BITAN
      (1969)

ERROMAN
      (1971)

  literaturaren zubitegia  

 

AMETS EGIN DUT ANTZINAKO GAU LUZEAN

        Xabier Azurmendi , 1969

 

 

Amets egin dut

antzinako gau luzean.

Nere haragiak

haragitik

gainez egin duela,

esneak

pertzetik bezela.

 

Amest egin dut

antzinako gau luzean.

Lore usaia nintzela

loreari ihes,

nundik natorren

nota ninjoan

naiz ondo jakin ez.

 

Amest egin dut

antzinako gau luzean.

Nere su honek

iraungo duela

izarrak baino gehiago.

Amest egin dut

antzinako gau luzean.

 

© Xabier Azurmendi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko