A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
OHEA
|
URTE-GIROAK ENE BEGIAN Xabier Lizardi , 1930
IV ONDARGORRI Azaro-lˆna
Uda —suzko itsaso— baitut ibilli gerizpe atsegin bat nuela untzi, ondoaz legorra yo dit emeki: ondarreta bat du, soil eta gorri.
(Itsasoak bai baitu, urrun-ertzean, urre gorizko bidegoenean,
legor bat —odol uts iñularrean— Eguzki nondik sar atsedenean...)
Aingura bota dut Arratsaldean: oña dut ezarri Udazkenean...
* * *
Berriro igo nauzu ene mendira, oroigarri zƒrrei maitez begira... Andre Lurrak yaulki ditu igaliak; zurbil dauka arpegia, itzal begiak.
Gurdibide bakan-ibil ertzetan untza dago oraindik, nagi, loretan. Or-emenka, lore zimel gañetan, ingumak ari, gozo-miazketan...
Mitxeleta gorri, zarpil egoak: maitatzeka atsotu diranetakoak. Kemenak uts-eta nekez bainoa, zalantza dut zƒrtu naizelakoa...
Udazkenak aulagotzen dit atsa, orbelak ozenagotzen oin otsa, aldapak larriagotzen biotza... Lˆnetan ez bezin autsia natza.
* * *
Arru bˆra itzuli nago. Ixurkia basoz ta garoz yantzia: noizbait orlegi, gaur nabar basoa; tarteka gorri garoa.
Beste gain erpin bat bazan agiri lˆn eze: gaur burni meatz iduri. Lurraren azala erdoitua da, ala dut odola begietara?...
Aizea dabil, busti, setatia: lurrari daragio ots negartia. Larreko xomorro ozenen zantzurik ez da iñon. Aspaldidanik ixil zen olerkari yaun Kilkerra: aixtian, alper eder den Txitxarra.
Ta zuek, nora, txoriok, saldoka zoazte, iraduz urrundu bearka? Adiskide Urretxindor il zaizute, ta aren ilkizunetara —egoak ikara— berandu-beldurrak al zaramate?
* * *
Oi, zein dan ituna bˆra-bear au! Nik ez nai eguna biurtzerik gau!
Giroen argia galtzerakoan lˆn oiartzuna dut ozen gogoan. Iru giro izanok, nik dei-ta atozte: nork-zeren saria ekardazute:
batak itxaro, besteak berbizte; irugarrenak bizitza-indar bete. Oro bear zaitute ene biotzak, Lˆn-min baidamada neurtitz zƒrren otsak
(Negu) Ikus bezat, Yauna, bein ta berriro, otalore eziñegona...
(Udaberri) Bekusat sagasti gazte elurgiro, udalˆn sortoge dana. Ikus bitzat arako irusta sallak eskuan ditutela ardo txanbillak. Entzun bezat iñoizko olerkaria, zelaiean baitzun lur-yauregia...
(Uda) Yainko-muñogañetara baño lˆn, (ederra baita bizia!) urrezko itsaso bebilt urduria, Itzal dudala laguntzalle lerden.
* * *
(Udazken) Ta udazken atsarreko goiz batean esnatu nadi Yainkozko Betean!
© Xabier Lizardi |
|