A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ARRASATEKO ERREKETA anonimoa , 1448
Gal didila Untzueta ta Bergara. Zaldibarrek bere partea debala. Aramaio, suak erre hazala. Ta sumi a[..]la Guraiarra, Zeren zeuren jauna ez zentzan enpara.
Gomez handia zan arren, Han zan Presebal bere, Bai Joanikote bere. Madalenan han ei dautza Biola-tronpeta bage.
Gomizek asko lagunik, Zabal arabarrik, Giputz ondo ederrik, Bizkaitar urduri gogorrik. Ez diatzo bakarrik, Ze han daz Presebal hilik, Juanikotegaz lagundurik, Txibuluen ospe bagerik, Ez urrun Malogenik.
Argizarrak urten dau Zeruan goian ostantzean; Bergararrok hasi dira Trazioe baten asmatzean, Euroen artean dioela: Erre dezagun Mondragoe. Lasterreon sar gaitezan Kantoeko sartzaikeran, Haen bizarrak ikara zirean Armakaz ezin egien legez ezer Ganboarrok su emaitean Hasi dira, ta honegaz urten daude ber'alan Oņeztar barruangoak Zein erre ez zitezan. Gomiz Gonsalutx bertan zan, Beragaz Presebalen kaltean Joanikok eta beste askok Eudela parte bertan.
Oin harrok zituan luma Ozaetaco jaun gazteak; Laster baten igaro zan Uraz alde bestean. Ama bereak esan eutsan: Semea, zer dok horrelan? Zaurietan kuradu eta, ama, nagozu ohera. Egun behin ur jarruta Ganboar seme lasterra, Are bere lasterrago Abendaņue Motela. Eskerrik asko emaiten deutsat Andra Santa Maiņari: Bera axei zat sartu eta Etxera bidaldu nau ni. |
|