A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
FILIPE HANDIAREN HERIOTZEAN anonimoa , 1666
Hemen, lur guti honetan, Dago Erregea sarturik, Baina ez mundu guztian Haren fama estalirik.
Dagien negar gizonak Filiperen heriotzean; Haren obrak dirade onak Itsasoan ta lurrean.
Urtu beitez bihotzak Negarrez faltagatik, Eta gure begiak Beude iturriak eginik.
Hauts, Erregue, bihurtu zara, Sustentaria zeruen: Nora (ai nizaz!) joanen gara? Zeruak daude erortzen.
O Nafarroa leala! Orai behar du akabatu: Honekin bizi izan da, Honekin ere hil behar du.
Ilunbetan dago hemen Orai mundu guztia, Zegatik ilundu den Haren iguzki handia.
O Kometa, gizonen Lotsazale bortitza! Joan aitzinan Turkoaren Buru kruela kentzera!
Feliperi zertako, Bihotz amoltsu zuenak, Bertzek baino gehiago Bizi merezi zuenak?
Dolore handi eta damu Daukana bihotzian, Nafarroak ezarri du Erregearen hobian.
Felipek mundua utzi du; Zeruan dago. Berezat Urte anitz bizi izan du, Baina guti gurezat. |
|