A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ALTIBEZEA, ZEUGATI ZENBAT KALTE MUNDUARI! anonimoa , 1688
Altibezea, zeugaiti zenbat kalte munduari! Besa berak nola jakan lehen da gero etorri; itaun bekio ezpabere egun Gipuzkoari, esango dau zeren baki.
Zeruti gaitean hasi, Luzbelegan zan ekusi, azartu zan esatera «izango naz goiti». Barriz Gipuzkoari entzun deutsagu sarri gareala beheiti.
Aitak nola Ikarori Aranburu honei konseju ei eusten emon «ez igon altuegi». Obedezidu ezagaiti halango gurasoari, hagaiti dira jausi.
Kontu honetan pentsatzen nago dala kulpante Marruko kabe de pala etorri jat bertsoan azartuteko; nola baki Marrukok jaiten soinua txito dultzero, zenduzan etxizaduko.
Inposible da bestela hain laster mosketera, noizbait Moretek dinoan legez egon zara atzera. Zek ekarri zaitu orain dekretua egitera, bai Bizkaia hiltera?
Gauza hau neure iritxian fundaetan da inbidian zeren garean ezagunak gu erreinu guztian prebilejiaduak gara Gaztela Zahar da Barrian, ez Gipuzkoako herrian.
Valladiliko salea Gipuzkoarrai berea txintxurrak sarri gorde deuste honrrea eta bizitzea ezagutzen ez badabe halango mesedea a ze bai banidadea.
Idiakaizko semea, Insaustiko jaubea, zeure pausoak ez dituez estimadu sobrea: intxaurrak dakusela tratamentu deungea emon ohi dau frutea.
Horra gure pagua gal didila mairua Kain nolan kendutera dator guri burua izango ez da neure ustean hain golpe segurua ez bada amenazua.
Uste al dozu Bizkaian hain jente biguna dala nola zeuen alardeen beldurrak dagoezala; kon todo mosugorak dira gizonak hemen bere, ez badozu bere uste.
Sikiera Don Lope, zuek ez badakizu bere, disparaetan dakiana da arkabuz ta moskete; besteok ezer ez dakigula Gipuzkoan ei dinoe, zuenzat hori bere hobe.
Jaunaren probidentzia, nola bada handia, kabu faltaz ez da itxiko Bizkaiko herria; hartuteko kapaz gara gu honen industria, gehiago ez Probintzia.
Ez eban nahi zeruak gura eukean pobluak zuekaz kanpainara urtenda probadu eskuak; gure buruan hausiteko ekarri ei zenduz goruak, halan dino foruak.
Goruak zuek hobeto beste armarik baino, goruak beti izango dira balak ta gezi baino. Herkules baino hobe dogu geure parteti Bulkano goruetan ha badago.
Honetarako mea da gauza inportantea, hagaz baizin ezin lei goruako armea. Estimaduaz ez admiradu geure halango prendea, bedeinka herri geurea.
Zuen koronel Isasi ei da soldadu handi, kon todo ez dau oraindio Bilbaon oinik ifini. Hobe dau egoitea bere herri aldeti egun, bihar didin bizi.
Bentaja romanoai deroetsu Isasi, guztiak beldur jatezanak beldur jakuzan guri. Gauza handi bat logratzea intentatzen dabena konta dila hazaņea.
Tolosa aldeko mendia, zeure agin orria entzutea dot izan zala giza-eraila handia; romanoak logradu eban intentoaren erdia, beretutea Probintzia.
Bizkaiari eskerra igaro ez zan aurrera, okasinoe guztietan izan da zuen broketa, aurreronotzean beharko dozu Bizkaiaren defentsa, ezpa joan Errotxela.
«Poloniako errege» gizon honei dereste nola suzedidu jakez Turkoagaz hainbeste. Bere moduan Bizkaia bigunago ez da bapere, ezpa ekusiko dabe.
Betor hara Arratabe, ei da txito baliente; guztiak ez arren batzuk bira hagaz hombre a hombre. Mila gizon gitxi badira pigmeoak bagina bere Bilbaon. Halan ei dinoe.
Apasto badau babea Arabak mortandadea zuen alde egin dai dozun anae maitea beretuteko usteagaz; armak ta dibisea arbola heze parea.
Orduņa aldeko hatxa bego iregi baga, zuok ere bazaozke hor gure mearik baga; Arabak ekarriko dau Gipuzkoa onestera, lagun ez deio gerrara.
Ze dasadan bestela harako Beltran: «Kortera, —zuk esan ei zenduen— Bizkaiagaz pleitea» podoreak artu eta joaterren kortera. Ze ebilgura herrena!
Frantsesak Hondarribia beti ohi dauka kutizia. A! Ahaztu jatzu, Gipuzkoa, Domingo de Egia; goruntzean bidaldu jatzun soldaduzko elia, kabu Etxaburu handia.
Orduan ere Araba Moretek dinoan nola etorteko ez zan izan frantsesaren bistara; joango gara norabuena zuentzat garitara baia ez armadara.
Orain badozu mea, Oropesari mesedea. Emon deutsu sinistea —Andikanoren berbea— frantsesai ze zatozan iditera atea. Oi ze marabilea!
O ze estratajamea eroateko mea! Gaizki permitido izan da ez batzuk desterretea eta Orana lantza banagaz laurak bidaldutea; ez zan gaiztoa labea!
Bizkaiagaz Motriku, nok eukean sinistu frantses ontzia eukeala belaetarik bilostu! Markinako erregearen lehen diite behartu ze ez hango tratuaren gu.
Kalebarrengo jaubea, baita estudiantea, nun daukazu Durangoren goarnizino eskargea, Padre Pedro Jeronimoren barrako txokolatea? Oi ze jentilonbrea!
Zezeilgo edurra ez zan heldu Ermura. Egundo inok entzun ez dau honelango freskura. Guztiz hoba leuke Heibarrek burdina zein da edurra, baita kapa ehuna negura.
Al fin plazentinoa, Lekeitioko astoa, zegaiti deutsazu egin hain pasaje geiztoa? Ez eroan hak gainean Balan profeta faltsua ezpa lebatz freskoa.
Ez da ona Bergara, zu hobea ez zara geure herriko gizonai ideteko oihala; hagaiti deritxu zuri «zeinatu ta igara» ezpa itxi bai azala.
Akabadu jat musea, ze dasadan sobrea, goruntzekoa itxiteko ya da denporea: anae ta auzoari galdutea lustrea ez da gure honrea.
San Ignazio geurea egizu arren bakea dozun ezkero han da hemen zeure senipartea; ez begiratu egiteaz gizonak huts egitea bada ezagutzea.
Badakigu garbatu bitartekotzat zeu hartu, ze ez da Gipuzkoa guganik konsegidu; haek nola gu bere gara zugana interesadu, hagaiti patroi nombradu.
Ezin daizu ukatu nolan askok adbertidu zaituzan egin behar jakala Bizkaiari erreu santua bere ez dakidizu horregaz baliadu, baia zu obstinadu.
Paralitikoaren kejea gizonik ez edutea, nor baliau daukazula zeuen terkedadea; urte askotan zeuek dozu osasunaren faltea, Jaunak dizula ebiltea. |
|