A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

XORIÑOA, NORAT HOA

        anonimoa , XVIII-XIX. mendeak

 

 

Xoriñoa, norat hoa bi hegalez airian?

Espainiarat joaiteko elurra duk bortian,

Bi-biñoak junen gutuk hura urtu denian.

 

San Jusepen ermita desertian gora da,

Espainiarat joaitean han dit ene pausada,

Gibelerat so 'gin eta hasperenak ardura.

 

Hasperena, habil, hoa, maitenaren bortala,

Habil eta erran izok nik egorten haidala,

Bihotzean sar hakio hura eni bezala.

 

Baratzean erramu, forogatiak erran du,

Oraiko mitil gaztier ez dela behar fidatu,

Ni gaixoa fidatu, trunpaturik baratu.

 

Baratzeko ezpela, hire lebreia ederra,

Galdu diat esperantza ez beinaite kontsola,

Orai bahioak deserturat han nigarrez urtzera.

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko