A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
MAITEAK BILOA HOLLI anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Maiteak biloa holli Eta koloreak gorri, Esküko larria xuri, zilar fina üdüri, Eta bera xarmagarri best' ororen gaineti.
Etxetto bat badizüt nik Jauregi baten parerik, Hartan barnen egonen zira zilar kaideran jarririk, Ihurk ez beiteizü erranen nahi ez düzün elerik...
Nik badizüt mila ardi Bortian artzaineki, Kataluinan ehün mando bere zilar kargeki, Hurak oro badütüketzü, jiten bazira eneki.
Badüzia mila ardi Bortian artzaineki? Kataluinan ehün mando zilar diharüreki? Hurak oro ükenik ere, ez nüzü jinen zureki.
Hela, hela! etxekoak, Hasarre omen zaudete; Alaba, nere emazte sobra dela zaitzue, Ez emazte, bai amore, hortxe sofri zazue.
Senartako emozue Frantziako errege; Frantzian ez balinbada, Espainakoa bedere, Espainakoa ezin bada, zerbeit enperadore. |
|