A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
APEZAK ETA NOBLIAK anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Apezak eta nobliak Erresumatik joan zaiku erdiak; Beren nahi gabeak Eta ezinbertzeak Penetratuiak dira guziak, Bitorian nahiz jarri, Bere parrak pasaturik, Gerla emanik Frantziari.
Comte d'Artois bere anaiarekin, Esperantza handia du harekin. Orai dugun guardia, Galdu gabe bitoria, Aski dugu prest egoitia. Bitorian plazeria, Behar du izan Frantzian, Jarri gabe nehoren azpian.
Korona guziak izanikan ere, Jaunak, ez dugu axola batere. Giren xipi handiak, Zaharrak eta gaztiak, Altxatuko gira guziak. Aristokraten gira nausi, Aristokraten kontra beti, Eskolaturen tugu ederki.
Frantziako ordre ederrak, Ederra eta dira fierrak. Orai soldado guziak Dira abertituiak Aristokraten ezagutzeko, Batailetan behatzeko, Heier kondu emaiteko, Faltarik badute hiltzeko.
Frantziako lege berria, Lege garbi parerik gabia. Gure etsai handiak Orai dira benzutuiak; Galdu'ituzte indar guziak Noizbait edo behin-behin Jaun horien ohoriak, Orai finitu dira guziak.
Heien titulu ederrak eta Pribileio parerik gabiak, Orai finitu guziak. Oi, zoin heien tristeziak! Jaunak, bardin gira guziak, Gehiago kanbiorik Handi-mandi diferentik, Ez dugu sofrituko engoitik.
Ez da deus estonagarriagorik Aristokratek duten fantesia, Jarri nahiz plazerian Bitoriaren erdian, Guzientzat nausi Frantzian. Ez dira aski gizon abil Jartzekotzat gure nausi; Orobat dute engoitik etsi.
Gure kontra jaun horiek Sekursik aski ez dute izanen. Beharko dute pairatu, Nahi gabeak sofritu, Alabainan ez da progotxu, Balukete borondate. Alabainan ezin berik, Hortarik peritu behar dute. |
|