A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ESADAN ENE
|
HUTSA ZEN MUNDUA Ibon Zabala , 1995
Hutsa zen mundua poema hura irakurri Nuenean. Lirika zer zen ulertu nuen, Inork esan gabe. Itsasoa lirika zen, Kresala orobat, Sua lirika zen Kezko irudien dantzari, Mundua lirika da. Lirika, lirika, lirika Maitasunak erakutsi zidan Zeruaren urdina soilik ez dela polita. Lau haizetara zabal bedi Forma eta edukien errotik Hitzaren musika, Bihotzaren irrika. Arkeogai ugari dago deskubritzeke Han-hemenka Ez dira kobazuloetako zaldi, orein Marraztuak mugitzen Eta poeta batek harkaitzean idatzirik Utzi du Zer den lirika, Eta erakuts diezagula Bizitzaren bizitza.
© Ibon Zabala |
|