A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIZITZEAK HIL EGITEN DU
|
IRAGANETIK ORAINA EZKUTATU ARTE Juan Ramon Makuso , 2006
Iraganetik oraina ezkutatu arte ene Errenteria inorena zen bitartean. Fabriken ke artean hiria sortzen zen iraganetik oraina ezkutatu arte. Manchester txikia handia zen umearen begi aurrean. Handitasuna murrizten zen euriaren sare herdoilduan. Ez dut odoletan eraikitako kalerik nahi gorrotoaren ezpalak baino ez direlako. Argirik gabeko iluntasuna zabaltzen da gizakirik gabeko kale estuetan. Ene Errenteria inorena zen bitartean iraulia geratu zen herriko plazan bildutako hiritarren izpiritu izoztuetan. Hiria sortzear dago sororik gabeko eremuetan, iraganetik oraina ezkutatu arte.
© Juan Ramon Makuso |
|