A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EURIA ETEN BAGA
|
ZORIONA TA ITUNA Jaime Kerexeta , 1959
Memariako zidorretatik Itun-andera igesi doa; urrezko uztaiz ta iru azkonez Zorion, aren arerioa.
Ortzian, diz-diz, goizeko izarra eta adar biko illargi zaarra.
Alako baten, txistu min batek iratzartu dau goizeko isilla. azkon zorrotz bat arin-aringa urten da, egaz, norbaiten billa.
Ituna'k ostu, bere otseintzat, Zorionaren seme gazte bat!
Azkon-indarrez lurra jo bear arte igarraren adar zimelak. Barriz, bigarren txistua egaz; berea askatu nai Zorionak.
«Ik bai larriak, Zorion-seme! Ire ama dok Itun-garaille!»
Badoakio irugarrena —dardai orreaz kontuz, Ituna!—: azkenengoak, zori on andiz, birrindu dautso aurpegi illuna.
Ama-semeak, pozez, laztanka! Orain abestu Zorion-kanta!
© Jaime Kerexeta |
|