A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
FERIETAKO GOZOAK Jean Hiriart , 1858
Joan nintzan merkatura Ai, zer fortuna! Espalakoin erostera, Burriko baten saltzera, Ahaha! ene plazerra!
Bidean nindoalarik Alegerarik Uria hasi zerutik, Babazuza hedoietik, Ahaha! Non dut idorrik?
Larruraino trunpaturik Eta freskorik, Ikusi dut Ezpeleta, Ai zer hango jendeketa! Ahaha! Nolako besta!
Abiatu niz hautatzen, Espalakoinen, Sator bat barnetik ikusi, Ene astoa ihesi, Ahaha! Zoinen zen bitzi!
Buruz buru egiten du Mur de Jaun Petut, Bilatzen nau zor dudala, Laster paga dezadala, Ahaha! Balitz ahala.
Erosi dut bi antxu, Egin dut tratu... Hogoira urte bazuten, Deusik ikusten ez zuten Ahaha! Itsu baitziren.
Lagunek irri egiten Eta trufatzen, Antxu hetan engainatzen Segur ainitz errex baitzen, Ahaha! Hortzik ez zuten.
Ihes noa ostatura, Leku itsura! Hasi ziren makilaka Alde orotara joka. Ahaha! Ai nik zer zafla!
Agertu ziren jandarmak Bai gizon latzak! Lotu zaizkitan lepotik Eraman preso harturik. Ahaha! Mainotaturik.
Gartzelatik ateratu Eta gosetu Eskua sakelan sartu Eta handik moltsa galdu... Ahaha! Banuen dolu...!
Zer eginen dut bada nik Ez badut sosik? Itzul begiak ilunik Eta hertzeak zimurrik. Ahaha! Gutti kontentik.
Etxalde nindoalarik Tripa arinik, Erortzen naiz ixtilera, Anbiltzen zupu barnera. Ahaha! Ene ederra!
Etxeratu naizenean Andrea bortan, Abiatzen zait mokoka Hordi txar eta banditka. Ahaha! Zer afaria!
Mur de Burriko ihesi, Moltsa ebatsi, Antxuetan enganatu, Trufak hartu, preso sartu. Ahaha! Ez naiz afaldu!
Uzten ditut merkatuak Eta feriak, Zentzatzeko panparriko Eta nahigabe asko. Ahaha! Sobra behingo!
© Jean Hiriart |
|