A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BEGI NINIEN AITZINETIK
|
EGUN URDINAK Maite Urkia , 1996
Ilunabar gazte haietan uste izaten zuen surf ohol batean zeharkatuko zituela bizitz…o lautadak, zorabioaren haize leunak eraginda. Loa bere hegoak hedatzen hasten zenean armairu apailatuen ondoan, leihoaren dardarak astintzen zuen ohean, PaPerezko urrearen bila Joaten ziren barkuen deia igarotzen baitzen gauero, gainezka zegoen esne katilutik.
Orduek ez zuten geldirik egon nahi izaten harrobi zaharreko mendi mutuen artean, eta sahatsak loratzen ziren urtero neguko suaren gainean, egun urdinak igarrita. Maleta batean sartuta izpirituaren kiliak asetzera irtetzean, samin antza bebatu zion iraganaren muzinari, larunbat arratsetako poema euritsuak eramatea ahaztu gabe. Merkatuan bi kilo adore eta botila berde bat erosirik erreka bazterrari eman zizkion handik gutxira, ostarteak zabal zitzaten burrengo geltokira eramango zuten autobusaren sapaian.
© Maite Urkia |
|