A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
HERENSUGEA 1407 Jean Martin Hiribarren , 1859
Hedoi bat lehertu Urdainz inguruan, Haritz bat ez gelditu Kapeta buruan: Babazuza, harria, Ozpina artetik, Hedoi izigarria Suzko zen barnetu.
Laster da iluntzetan, Irubi aldetik, Entzuten beharritan Ziztu bat zinetik, Behin ilun iduri, Itsaso orroa, Ez denean ageri Izarren lerroa.
Mehatuaz gerorat Hain da min altxatzen Non baitu bihotzerat Odol dena biltzen. Ikusi omen dute, Bai zerbeit ikusi, Nola alde balute, Iduria hesi.
Baditu hiru buru, Bakhotxak eztena, Oro karrez inguru, Agertzen zaiona, Bizkarretik dario Harri harrabotsa, Hezurrez egin dio Herrestak sahetsa.
Begientzat diruri Harri legundua, Uharretan igeri Ferdats gelditua, Artetan marradia, Badu xuharxago, Bizkarrez ingudia Ez da gogorrago.
Itsusi bezain handi, Luze bezain makur, Lur bazterrean gaindi Dabila ez uzkur. Gorphutza zaio jartzen Lau, bortz uztaietan, Orgak dire ibiltzen Hura higitzetan.
Gizon eta abere Oro onak zaizko, Ez du uzten deusere Gaxtoz zintzurreko. Beldurra da orotan, Biluz inguruak, Bi lekoa erditan Behera buruak.
Aita haundien seme, Seme handiagua, Ixilik eta erne, Belzunze Morongua, Buruz zaio joaiten Heren-Sugeari, Jan ondoko egiten Dagola loeri.
Urratsak du atzartzen, Eta berehala, Buruz gora da jartzen Jauzteko bezala. Sei ximizta begitan, Luze hogoi pia, Buztana su-lametan, Horitsu azpia.
Joan zaio ihesi Belzuntzi mutila, Berbera da ikusi Irriskatzen dela. Buru bat, lehen lana, Dio ebakitzen, Bainan, nahiz arina, Sugeak du lotzen.
Belzuntze zaio hari Azpitik sistaka, Sugea Belzuntzeri Ezten asikika. Lehena, ubeldua, Itsutzen da hantuz, Sugeak, urratua, Lan ezin hats hartuz.
Berro bat ez da xutik, Lana beti hari, Suge sabel zaurtutik, Gizon puska jari. Kalika eta hilka, Nihon ezin bara, Badoaz itzulika Ur-handi behera.
Belzuntze ito hola, Bainan ez ahantzi, Omen bat ezin hila Eskaldunei utzi. Lehenago arraina Mendiz alaturen, Ezen haren izena Baita ahantziren.
© Jean Martin Hiribarren |
|