A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUEKO ORDU ZEHAZGABE HONETAN
|
KRISEILU NEKATU HONEN ARGIAK Javier Rojo Cobos , 1990
Kriseilu nekatu honen argiak ez du inoiz zulatuko arratsalde lainotsuaren bihotza lanbroaz bestaldekoaren berri ez dugula berriro izango jakin dezagunean.
Eta gu alde honetan amildegiak gainditzen dituen zubi bakarra pasatzeko adorerik gabe bestaldeko zurrumurruak galdutakoan edozein deiri eusteko prest mendeen pizuak gure sorbalda unatuak zapaldu baino lehen.
Eta orduan jakingo dugu arratsalde ixtearen urrezko malkoan amildegia eta zubia bat bera direla.
© Javier Rojo Cobos |
|