A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
FLASHA ESATEN DIOGU GUK
|
AMAMAREN BIGARREN AHOLKUA: AHAZTU HORI MUTILE Miren Zabala , 1999
Izatearen zoko ahul asko ikutzen dizkidazu. Banderak, koloreak, izenak, ez ditugu berdin ulertzen. Zergaitik ez dituzu sentitu nahi Andre Madalenen olioa, Pello Joxeperen taberna, eta Aitorren hizkuntza zaharra? Betile atzean «ni bezalakoen» kultura honen jakinmina duzu, baina aurreiritziek itsutzen zaituzte. Hori gorroto dut zugan eta, batzutan, —nolako kabroia!— diote kuadrilan. Baina zoratzen nauzu, eta gatibu naukazu.
Zure laztan batek zoriontsu egiten nau. Ez dakit zein den erreakzioa. Ni letretakoa naiz eta solido likido gas bereizketaren ondoren galdu nintzen kimikan. Baina beste bereizketa batzu egiten dakit, a) zurekin b) zu gabe eta lehenarekin gelditzen naiz, all night long.
Elkarrekin igaro ditugu ordu gutxi batzu, egun jakin batzuetan. Ez dute ezer esan nahi baina zu zara nire bularren taktua sentitu duen bakarra. Horrek zerbait esan nahi du. Niretzat. Zuretzat ez, eta hori gorroto dut zugan. Batzutan, -nolako kabroia!- diote koadrilan. Baina zoratzen nauzu, eta gatibu naukazu.
Egia esan gorroto dudanaren portzentaia harrigarria duzu. Aspaldi, erlijio irakasle batek zera esan zigun: «Gorrotoa maitasunaren txanponaren bestaldea da». Alperrik esan zuen, izan ere denok baikenekien jadanik. Amamak esango lukeenez, hobe dut zu ahaztea. Amamak beti du arrazoi. Hori da beragan gorroto dudana.
Eztitasun Gurariaren Oinaze Itzela. (Akrostikoak, poeta ezjakinen aterpe)
© Miren Zabala |
|