A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
JUSTIZIA ETA EGIA INORK EZ NAHI LURREAN Jose de Vera, Ezkerra , 1858
Behin betan justizia eta egia Agertu ziran baltsan, lagun argia, Bai ungia, Ihestu zitzaizkoten denetan haurrak, Etsi haurrak, Hortzak irrikan jarri nausi bihurrak.
Agertu ere ziran ungi biltzeko, Zituzten itxurekin, ehun sistako Eta ostiko. Egia biluzirik oinetik buru, Bere inguru Justizia gordina ilun bepuru.
Ez zioten aterik inon ideki, Nahiz zuten egiten otoitz beroki Inor ez uki! Nora jo ez zakiten, ez zuten surik, Ez aterberik. Ote zan gaizkiago amen umerik?
Gizon gaxo batzuen egiak kaustu Noiz ere unatua baitzan gelditu, Hark zuen hartu. Dena ere zan gizon arras murritza Ja ezin mintza, Udetan ihintza bezain herio hitsa.
Justiziak ez kaustu inor hoberik, Lurreko ezkin denak xekien jorik Loak utzirik, Juandu zan azkenean bere etxerat Adiunderat (Tribunalerat), Angotz egina zala adirazterat.
Egin zuen sartzea letrak eskuan Bere izena larri paper buruan, Tinta hautuan, Juez jakinek zuten galdez unatu, Itzulikatu, Ondoan bere nausi ez nahikatu.
Letrek bezala hitzek erakustean Nor zan sortu nahia hekin artean Denek batean, Sudurraren gainerat etsiz atea, Gakoz betea, Sarjentuaz egorri handik juatea.
Ez zuten inolare haren tokirik, Zuhurtziak ere ez nahi hurbilatzerik, Argi berririk, Joan bear izatu zan beraz zerurat, Behar tokirat! Etsituz etortzea inoiz lurrerat.
© Jose de Vera, Ezkerra |
|