URETAKO SEMEA
anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Goizean hotz da, eguerdiko bero da;
Uretarik lanhoa ateratzen da.
Martin Azantza uretara badoa.
Badoa, bainan amaren manuz ez doa.
Martin Azantza satin morez da beztitu,
Kalean gora gitarra soinuz pasatu,
Erregina leihoan gertatu.
Erreginak bere anderaurenari:
— «Nungorik nungo zaldun eskutari hori?
— Ez da ez hori ez zaldun, ez eskutari,
Uretako semea da hori».
Arranda bat eman nezake,
Hura etzan den sabelari,
Bai eta benedika hari eman dion ugatza.
Isterbegiek laster zaien erregeri,
Erregek berehala gutunarekin mandatari,
Kausi dadila haren gortean laburki.
Botak jauntzi eta igan zaldiari:
— «Jainkoak egun on dizula, erregeren gortea!
— Bai eta hiri ere, Martin Azantza, Uretako Semea».
— «Martin Azantza, hi omen hut traidore!
— Ez nauzu ni traidore, ez ene leinian batere,
Traidoreak badira ere, zure leinian dire,
Eta zu zerori heier ogi emaile».
— «Bai Martin Azantza, hi omen hut traidore!
— Salbu ordena eta, gezurra diok Errege,
Ez koroa sal truk ere Uretako Semea».
«Gezurti Errege, ez nuk oroitu ere,
Martin Azantza, gudulariz gudulari,
Nik dauzkiat zazpi sarroin hor».
«Sarroin horik ez dagoko gizonari.
Indatzu zazpi zaldun eskutari
Eta zerori heien gidari».