Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
JAIO NINTZEN EME
(2012)
EZEREZA HUTSA BADA
(2012)
MAITE DITUT ZAKILAK
(2012)
ASKO IBILI OHI DIRA
(2012)
ETA EGIN BARRE LASAI
(2012)
ENE GORPUTZ ETA AZALEZ
Ione Gorostarzu , 2012
I
Ene gorputz eta azalez
sabela betez
bularrak hustuz
sor nezake beste izate bat
izan ninteke ama
Ene buruz, ene eskuz
bihotza hustuz
orriak betez
egin nezake poema bat
izan ninteke idazle
Izan ninteke lagun
alaba, emazte, maitale
baina baita etsai ere
lapur edo hiltzaile
II
Eta, izan
izan nintekeen oro
banaiz
une edo lekuren batean
© Ione Gorostarzu