ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EGUNAK EGUNARI JARRAI
      (1969)

EGUN GUZIZ
      (1969)

NOIZ NAHI
      (1969)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GAUR GOIZEAN

        Bordari , 1969

 

 

Gaur goizean

Etxetik irtetzerakoan

Lanera nijoala

Atzera begiratu dut

—Lehengo oitura?

Eta etzaitut ikusi

leihoan.

 

Baina alaere

Burua jaso dut

Zuri agur eginaz

 

Zuk ere

Lehen askotan bezela

Zure eskutxoa

Zure ezpainetara

Eramanaz

Apa goxo bat igorri didazu.

 

Eta bihotz-begiekin

Naiz eta aldegina zeran

Leihoan ikusi

zaitut.

 

Eta lanera

kontent joan naiz.

 

© Bordari    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa