ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GAUR GOIZEAN
      (1969)

EGUNAK EGUNARI JARRAI
      (1969)

NOIZ NAHI
      (1969)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EGUN GUZIZ

        Bordari , 1969

 

 

Egun guziz

eta guzian

Nola nere baitan zauden

Ez da mirakulu,

Gauean

Ametsean

Usu, zurekin alkartzea.

Erdi-oarmenean

ordea,

Bai-ezpadazko alkargoa

dala konturatzen naiz.

Ez baitditut ametsean

Zentzuak eskuratzen.

Esna naizenian bezela.

Oroitzen naiz, ordea, gaur

gauean, nola pailakatzen

zindudan.

Eta sekula ez bezela

Esaten nuela:

«Aspaldian ez zindudan ikusi»,

Nere pottoka.

Nun ibilli zera,

Nere maitea?

 

© Bordari    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa