ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ITXAS ZABALEKO MARIŅELEN ABESTI LAZKARAK
      (1993)

IRAILEKO OIHANEN ARTETIK DATORKIT HAIZEA
      (1993)

EZAUGARRI FISIKO EZBERDINEK ZERUAREN GARDENA
      (1993)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZIPRISTINIK GABEKO GAU LASAIETAN

        Juan Karlos Lopez-Mugartza , 1993

 

 

Zipristinik gabeko gau lasaietan

basamortuak ixilik izaten dira

dunetako barne beroa hezetu eta jainkoaren zazpi izpirituak

zazpi izarrak

zeru gainean ikus daitezke

 

galaxiek esne bideak botatzen dituzte orduan,

urkin labaintzaileak

ezti eta bolia

 

une berean, beste latitude bateko kale errautsuetan

lurrean diren harri lipiztariek

aingeru erori gazteen sumina itxoiten dute

 

hareetan, eguzkia, hegohaizea eta sargoria sentitzen delarik,

eremu mingaitz eta zauritu orotan bezala

dizdir ezberdinak nabaritzen dira

eta basamortuetako biztaleen bihotza sutan jartzen da orduan

 

© Juan Karlos Lopez-Mugartza    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa