ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ZIPRISTINIK GABEKO GAU LASAIETAN
      (1993)

IRAILEKO OIHANEN ARTETIK DATORKIT HAIZEA
      (1993)

EZAUGARRI FISIKO EZBERDINEK ZERUAREN GARDENA
      (1993)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITXAS ZABALEKO MARIŅELEN ABESTI LAZKARAK

        Juan Karlos Lopez-Mugartza , 1993

 

 

Itxas zabaleko mariņelen abesti lazkarak

ailegatzen zaizkizu olatuen zurrumurruarekin batera

brankako gazteluan

lermarik gabeko birjina desloratugabea

ozeanoetako uhinen gainean, belak haizatuak daudelarik,

itsasaldi honek bukatzerik ez izatea nahiko nuke

 

bainan zuk, irriņo bat agertuz eta ameslari zerumugara begira,

lehorrean ibiliz ibili izerdiz arituko naizela ongi dakizu

 

halere, oraingo oin garbiak zikinduko zaizkidan arren

atzean utziko ditudan oinhatz sakonetan

gaurko fidantza berbera izanen dut zuretzat gordea

eta gaueko bero usuan, izarren argitan

nere zaurien gorritasun urtua harrotu eginen da

kostaldeko bazterretarantz zugana naraman kresalaren gaziaz

 

© Juan Karlos Lopez-Mugartza    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa