ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NORA OA?
      (1957)

EZ ZAITEZ GERNIKARA JOAN, LAUAXETA, 8
      (XX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

JEAN PAUL SARTRE-REN
ARDI GALDUAK

        Eusebio Erkiaga , 1951

 

 

Artzai biurtua dot

ene Jean Paul Sartre

artalde ugaria dau

aker eta naste.

        Et-et, et-et!

 

Zezentokian zezen

urde biribilla,

pozik sartuko dautsat

amudun makilla.

 

Nortzuk ditugu, gero,

—izate-zaleok?—

Arako Epikuro-n

txarriak, barrirok.

 

Soņeko merkez udan

tximino bezela

ipurdia eta abar

agiri dabela.

 

Prantzi-tik datorkiguz

Euskalerriraņo

barrenarentzat kirats,

begientzat laņo.

 

Tamalgarrien, baņa,

auxe dot benetan:

olerkarien batzuk

ezpait-dabe eder-muin.

 

Eta or dabiltz galdez

samin, Beti Larri,

euren buruak noruntz

begiraka yarri.

 

Ai, gizaiso aundiok,

ardi-gabetuok,

illunez ta ustelez ez

al dozue egin ok?

 

Arren bai arren, bizkor

utzi leze-bide,

yaso goiruntz begiok

izarren senide.

 

Utzi urde zikiņen

beira begiratze,

biotzak goratuaz

barrenak loratze.

 

Adimen-bazka arraitzat

ikus -Aitorpenak—

Agustin andiaren

ondare onenak.

 

Kanta olerkariok

siņismenez ekin,

olerki narraskoek

ezpait-dabe eder-muin.

 

Ta zerua itzuliaz

izar, begietan,

zinkuriņaz lore biz,

otoi, ezpanetan.

 

Agur ba, ene Sartre,

akerzai azkarra,

irri-karkaraz dozu

inpernuko garra!...

        Ja-ja, ja-ja!

 

© Eusebio Erkiaga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa