ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

MANDRAGOREN ERROEK ZANGOETAN GORA
      (1986)

GOAZEN
      (1986)

J-ri
      (1994)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

LEIHO-BARRENEAN
(HERRI ZAHAR HONEN MIN HARROAZ)

        Amaia Iturbide , 1992

 

 

Etxe hutsetik ibiltzen nintzen bitartean

mapa ofizialak triskatzen nituen

irensten eta berriro botatzen

negar erreak isurtzen nituen

etxekoen axola-ezaren aurrean

eta euria ikusten niharduen:

nola zeuden liburu-azalak hautsez izoztuak

nola gure edergarri koloretsuen atzetik

negu prehistorikoan zeutzan abere zaurituak agertzen ziren

frontoietan jaurtikitako piloten amorru geldoaz

nola murrailak argitsuak izan ez zitezen

saiatzen jarraitzen zuten esku beilegiek

baina dagoeneko

ifernu sakratuaren garaia bukatu da

dohaineko espektakulo trajikoaren azken puntua heldu da

leizezuloak hainbeste esploratu dituzten begiak

salduak dauzkat

idolo zikinduak

baita nortasun-krisia islatzen zidan

zezen itxurako ispilu hura

euskal hitzez marraztutako

leiho zabalekoa da

ene basoa

sentibera eta sendoa

 

© Amaia Iturbide    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa