ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

MANDRAGOREN ERROEK ZANGOETAN GORA
      (1986)

GOAZEN
      (1986)

LEIHO-BARRENEAN
(HERRI ZAHAR HONEN MIN HARROAZ)

      (1992)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

J-ri

        Amaia Iturbide , 1994

 

 

Nire loa hire loaren paraleloan

nire euriaren luzea hire euri orraztuaren jarraian

nire gona gorria hire bakero-boten gidoian

nire nahi boladatsuak hire nahien zerrendan

nire isiltasuna hirearen ondoan

nire ametsak hire amets arbolatuaren azpian

nire kukubarrea hire irribarre kukubilkatuaren txokoan

nire negarraren izerdi-anpuloak hire hodei moltsoen barruan

nire imentzio lainotsuak hire aurpegiko ostarteen artean

nire bihotz pattala hire esku buztinezkoengan

nire irudimen brokatua hire adimen abartsuaren parean

nire hitz neurtuak hire hitz lauaren ertzean

nire antzerki-burua hire sorbaldaren gainean

nire oin zelairatutakoak hire oin erromesen lerroan

nire gora-beherak hire eskualde orekatuaren baitan

nire begi lilurak borobilduak hire ahur-habien hondoan

nire gau kaiolatua hire egun hegalariaren angeluan

nire irudi ustetsuak hire lasto koloreko kapelaren hegatsean

nire eguzki borobila hire ilargi ironikoaren adar puntan

nire ikuspegi anitza hire pentsamenduaren mahai erdian

nire bekoki hauskara hire bekoki oskarbiaren aurrez aurrean

nire ziztu soulak hire ziztu countryen saihetsean

nire noraezeko planta hire jestu-atarian

nire gela mela-epela hire zelai heze-alaian

nire ibai hariztatuak hire gerri inguruan

 

© Amaia Iturbide    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa