A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NERE LEIHOA
|
IKAZKIN LILURATUA Tene Mujika , 1923
Neure txondorra utzita iturrira nintzan suila betetzen zegon neskatxa bat bertan. Hark eman zidan ura, ai zer gozoa zan! Geroztik hain gozorik ez dut berriz edan.
Ikazkina naizenez ta ikazkintzan beti hain ume ederrik inoiz ez nuan ikusi. Horrela bere itxurak eder, zoragarri gentza lapurtu zion nere bihotzari.
Lagundu nion suila burura jasotzen baina ezin ausartu etxera laguntzen. Nahiagatik lagundu ez dakit zer nuen inola asmatu ezin baimenik eskatzen.
© Tene Mujika |
|