ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NERE LEIHOA
      (1923)

IKAZKIN LILURATUA
      (1923)

GALDEA ETA ERANTZUNA
      (1923)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ELURTZA

        Tene Mujika , 1923

 

 

Elur txuriak ditu mendiak estaldu

hain ederra dalarik baita itunez bildu

artzai-neskatxari txit gogoa ilundu.

Ai, ez du txoritxoak goizean abestu!

 

Umezurtza negarrez txoria dardaizka

loretxoa igarturik ardia marroizka

mendi eta zelaian elurrez jantzita

neri iruditzen zaizkit hil-oihalez jantzita.

 

Non zera, eguzkia? Non zera, non zera?

Atoz dizdiatzaile elurrak kentzera

hilik dagon lurrari bizitza ematera

mendi, baso, zelaiak alaiez janztera.

 

© Tene Mujika    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa