ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BANATOR
      (2004)

METRIKA KONTUA
      (2004)

AZKEN AUKERA
      (2004)

HARRI METAK
      (2004)

ATZERAKO ZENBAKETA
      (2009)

MUDANTZA
      (2009)

UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA
      (2009)

NEURRIAK
      (2009)

EZKUTALEKUA
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

FORENTSEARENEAN

        Xabi Borda , 2009

 

 

keinu egin didazu logelako atea zabaldu aurretik

hatz batez markatu duzu isiltasuna non hasten den

ileak tentetu zaizkit sartu orduko

ipar haize emea dator gelaren erditik

hormak zuriegi gauaren atzaparrak ez dira iristen

itzalak kalean ahaztu zaizkigu

 

azala erantzi duzu eta armairuan eskegi

zainen korapiloa desegin eta oinak atera

ohe azpian txukun paratu

eraztunetatik hatzak idunekotik lepoa erauzi

kutxatxo batean gorde

eta zu gabeko zu zatoz nigana

 

saman musu eman eta

kirioen ubideetan nabaritzen ditut

izotz puskak giharrak gogortzen

galtzetako botoia askatu didazu eta

begiekin keinu egin

alkoholez betetako poto horietatik

 

© Xabi Borda    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa