A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BANATOR
|
NEURRIAK Xabi Borda , 2009
erokeria da mikrouhin labeari begira egotea oilasko errearen azalean mezuak idatziko dituelakoan atariko zaborrontzian usna dabilen agentearentzat
ez dut uste loreontzietako sustraiak kableak direnik balkoian pausatu txorien mokoek ezer igorri dezaketenik
liburuak eta azulejuak ukitu ditut banan-banan pasabide ezkutuaren errezeloa baztertzeko
sinestezina da ondo ixten ez den iturri hori itsasoz bestaldekoei gure aldartearen berri emateko morsez tantaka ari den teoria
ez dut uste nazioarteko indarrek konplota prestatzeko motiborik dutenik ez dut uste gerra txiki hau interes orokorreko izendatu daitekeenik
baina hobe dugu badaezpadako neurriak hartzea zer jomugari ekin su-etena noiz eman erabakitzeko arropa garbigailuan kukutu behar genuke
© Xabi Borda |
|