ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

LIMOSNATXO BAT
      (1893)

TXEPETXA
      (1894)

ZAZPIAK BAT
      (1900)

MARTINSALTUA
      (1901)

BERRI ON BAT
      (1903)

URTEBERRI
      (1903)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

AMERIKAKO PANPETAN

        Pedro Mari Otaņo , 1900

 

 

Euskal Herriko lur maite hartan jaio nintzan baserrian,

itzal haundiko intxaur arbol bat dago gure atarian ;

haren ondotik irtenda noiznahi maldako gaztainadian

edo sagarrik onenak jaten luberriko sagastian,

arbol tartean bizitu nintzan gazte denbora guztian.

 

Denak utzita etorri nintzan, lur hau ikusi nahi nuan:

haritz tantaiak, pago lerdenak, nola ez izan goguan!

Orain artzantzan Ameriketan arrantxo baten onduan,

eguna pasa larrean eta jiratzen naizen orduan,

nere begiak gozatzen dira aldameneko ombuan.

 

Hainbesteraino tristetutzen naiz eremu zabal hoietan,

arbolak, mendi eta errekak falta diran zelaietan,

non etorrita eseritzean ombutzar honen zainetan

edo igota hosto tartean bere adar bikainetan,

ene, amatxo!, nik nola esan zenbat gozatutzen detan!

 

Txabol ondoko ombu laztana, maitatzen zaitut gogotik,

eta bihotza erdibitzen zait joatean zure ondotik

nere burura ekartzen dezun oroimen gozoagatik.

Zure itxura ikusi nahi det, ez dizut eskatzen frutik,

ni hemen bizi naizen artean, arren, egon zaite zutik!

 

Nere lagunik maitatuena, ombu laztana, zu zera,

hargatik nator zure kolkora ni malkoak isurtzera,

iduriturik naramazula atariko intxaurpera...

Beti izango zaitut gogoan, bainan joan nahi det ostera

euskal lurreko arbolpe hartan nere hezurrak uztera.

 

© Pedro Mari Otaņo    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa