ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

LIMOSNATXO BAT
      (1893)

TXEPETXA
      (1894)

AMERIKAKO PANPETAN
      (1900)

ZAZPIAK BAT
      (1900)

MARTINSALTUA
      (1901)

BERRI ON BAT
      (1903)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

URTEBERRI

        Pedro Mari Otaņo , 1903

 

 

Hogeigarren ehunkian kristauen bizitzan

bi urte igaroak dauzkagu desditxan:

begira dierriak zer nola dabiltzan

elkar purrakatutzen nonahi harakintzan.

Aurreratutzen goaz... txangurroen gisan.

 

Gizon eta herriak dabiltza beldurrez

elkar zelatatuaz lehorrez eta urez

hitz ederrak esanaz barrendik gezurrez:

«Zein dirade gaiztoak? Besteak bai, gu ez...».

Indarra nagusi eta gogorrena juez.

 

Aurreratu duela gizonak lurrean

esaten da mirari askoren aurrean

baina gizatxarraren bihotz gogorrean

eta harro doilorren zentzu laburrean

haunditasuna dago eskumuturrean.

 

Asko aurreratu da, baina zertarako

ez bada nahitasunik elkarrenganako?

Atzaparrak dabiltza bihurturik kako

besteentzat bezela Euskal Herrirako...

Ez degu arrazoirik gutxi geralako.

 

Gutxi! Ju, ju!... Ez dakit... Hala ote gera

begiratuagatik askok goitik behera?

Gu ez goaz behin ere besteren kaltera

eta zeinek daki nola gintezken atera,

bilduko baginake zazpiak batera?

 

Haundiak izan arren euskaldunak neurriz

nekatuak gauzkate gauza lotsagarriz.

Munduan garbienak gu gera jatorriz

anaiak, poz gaitezen sortu ginan herriz,

agurtutzen zaituztet denak Urteberriz.

 

© Pedro Mari Otaņo    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa