ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

PRIMADERAKO LILIAK
      (1963)

BORTZ ITURRI
      (1969)

URTZEN AHAL DA
      (XX. mendea)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

XORIERI MINTZO ZEN

        Mixel Labeguerie , XX. mendea

 

 

Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari

Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri

Mintzo zen haizeari

Xoro batentzat zaukaten!

Xorieri mintzo zen

Xoro batentzat zaukaten!

 

Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan

Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan

Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.

 

Haurrek zuten harrikatzen zahar gaztek trufatzen

Etxekoek berek ongi laneko baliotzen

Laneko baliotzen eta gosez pagatzen.

 

Hil da xoroa bakarrik, bakarrik da ehortzi

Ez zen han kristau bat ere salbu lau hilketari

Salbu lau hilketari ta apeza kantari.

 

Hilobian ezartzean haizea zen gelditu

Xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu

Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu!

 

Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari

Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri

Mintzo zen haizeari

Xoro batentzat zaukaten!

Xorieri mintzo zen

Xoro batentzat zaukaten!

 

© Mixel Labeguerie    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa