ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
      (2002)

JUDASEN ARBOLA
      (2002)

LERRO BERDEA II
      (2004)

BEHARBADA, SEGUR ASKI
      (2004)

AUTOBIOGRAFIA
      (2010)

VILLAVESAN
      (2010)

LAU ARDO KOPA
      (2010)

MUNDUAN EZ ZAUDELA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BLUES ARINA

        Edu Zelaieta , 2010

 

 

Hanka sartuko dut
hanka sartzen ahal dudala
argi ikus dezazuen.

 

Hanka sartuko dut
bide okerrak aukeratu
erabaki ahuletan galdu.
Bai, damutuko banaiz ere,
hanka sartuko dut.

 

Nahita okertuko naiz
nahiago baitut zamaturik bizi
betiereko itolarrian baino.
Nahiago baitut hatsa hartu
zama bota ondotik
ezen ez hatsanka bizi
lasterrari eman gabe.

Nahasiko naiz behin baino gehiagotan
ibilera makurtuko zait aldi batez
makilakada bat edo bertze jasoko dut
bidean urrats akastuna egiteagatik.

Hanka sartuko dut
heroi baten antzera, belauniko eta aldarrika,
gezi pozoitsua ene errai zaurituetatik atereaz.

 

Ez ditut erroreak gordeko
--ez guztiak, behintzat--
argi ikus dezazuen
hondoraino joan zaidala hanka
ez dudala aise laharretan ez trabatzea.

 

Ongi eta serio pentsatuta,
aski estrategia ona hasia zait iruditzen
batzuetan hanka sartzearen kontua.
Zorte pixka batekin
laguntza eskainiko didazue
errore larri batzuk barkatuko dizkidate.
Inteligente jokatzera saiatuko naiz aurrerantzean:
hanka sartuko dut maizago.

Orain badakizue,
ez harritu, gero,
noizbait ohartzen bazarete
naizentxo honek gaizki jokatu duela.

 

Mesedez, ez etorri gero
inongo kontu eske
hanka sartu dudala eta.
Orain eta hemen baitiot nik
zuek jakinaren gainean zeundetela.

 

© Edu Zelaieta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa