ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

DENA HAIN ERRAZA IZANEN BALITZ BEZALA
      (2002)

JUDASEN ARBOLA
      (2002)

BEHARBADA, SEGUR ASKI
      (2004)

AUTOBIOGRAFIA
      (2010)

VILLAVESAN
      (2010)

LAU ARDO KOPA
      (2010)

BLUES ARINA
      (2010)

MUNDUAN EZ ZAUDELA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

LERRO BERDEA II

        Edu Zelaieta , 2004

 

 

Behobiaren alde batean: greziarrak

Behobiaren bertze aldean: turkiarrak.

Denak behobiarrak dira.

Nahiz eta turkiarrentzat

bertze aldekoak greziarrak diren.

Nahiz eta greziarrentzat

bertze aldekoak turkiarrak diren.

 

Ezustean ireki dituzte

muga zeharkatzeko guneak.

Behobia erdibitzen duen

lerro berdea ezabatzen hasia da.

 

Ehun urteren buruan

alde bateko nahiz bertzeko behobiarrak ez dira oroituko

iragan denboretan bazela lerro berde bat

Behobia erdibitzen zuena.

 

Ehun urteren buruan

iraganeko lerro berdeak

itsasoaren urdinaren gisa hartuko du.

Eta bertako mugalariak anfibioak izanen dira.

 

© Edu Zelaieta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa