ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HASERREA
      (1937)

BORROKAK
      (1938)

TXINAN
      (1952)

IHAUTERI
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BOST LORE

        Patxi Etxeberria , 1933

 

 

I. Mendiko lilia

Ene Belabi mendi!

Ezin nik zu ahantzi!
 

Garagarril goiz batez eguras nahiean,
Muinoz muino nabilzu zure belarrean:
Leizaran egiz eder zure oin aurrean.
Txit mardul dago Izad¡ hain hegal hezean.
 

Txoriak abeslari, bigun ipartxoa:
A¡ nuke beti zugan nere egoitzatxoa!
Eguzkiren muxu-pa datorkit ondora,
Gorrotorik gabeko laztantxo beroa.

Zugan darkit Izad¡ arrain xamur, ezti:
Holaxe dut ezagun gain honetan beti.
Badituzu loreak, zuhaitzak ederki:
Zorion oro zugan arki al baledi!

Ene! Bai lore ederra han, garo artian:
Ezin aspertuz nago hargan bi begiak.
Gauean ihintz goxoak ikutuz orriak,
Apain dago, Belabi, zuk sortu-liliak.
 

Lilitxo! Bakarrik zu? Bakarrik mendian?
Besterik ezin sor al Belabi maitian?
Lotsaz bezela zakust kutuntxo neria...
Esaidazu, ba, zerbait: aska mihi txikia.

Bildur nauzu, txit bildur... Ahizpak ba-nitun nik.
Erne ziran: lehengoan eskutzar haundi bik,
Hor eraman zituzten, txit urrun hemendik...
Doilor, zeken, gaiztuak! Ez dute bihotzik!
 

Izadi emankorra aberats da beti:
Haren aginduz nago hemen, geldi-geldi.
Gizona zer? Itzala. Buruz jantz baledi!...
Ez luke; noski, izango hainbat tentelkeri.
 

Ez, ez zakizkit larri, lagun, gaur gehiegi

Batzuk lehendik zaituztet adiskide mami.
Maite nazu, badakust: Ez, bada, ikutu ni.
Luzaro biziko naiz Zuretzako beti.

Lilitxo ederraren eske lotsatiak,
oso bigundu dit gaur barrunbe guztia.
Gora zazu Jainkoa zabal zure usaia-
Otoi luzez daukazu gaur olerkaria.

Pozik noa etxera; txit naiz zoriontsu:
Belabin loretxo bat det nik gaur eskertsu.
Ez nik kalterik egin: txit nago baretsu;
Goi-jauna nere alde zait, noski, agertu.
 

Gauerdin burura zait amets txit astuna...
Belabin ez dagola gaur nere kutuna...
Gerta ote diteke amets egiduna?...
Nahi orduko ez zait gaur etorri eguna.

Lauak! Arintxo nintzen mendiruntz bidian:
Banun ikara eta dar-dar bihotzian.
Asnaska hemen nauzu atzoko tokian...
Nahigabez erori naiz kordege lurrian!

 

Lilitxo! Nora zera nigandik ihesi?
Garoa hemen dago, ta, zu ez ageri!
Nor izan da gaiztoa? Nork zaitu ebatsi?
Minez nagokizuke gaur geroztik beti.

Behin lore bat maite izan... Mendiko lilia!!
Ikuitzen bildur nintzen, hainbat nun maitia.
Arrotzak eraman dit kutuntxo txikia...
Negarrez bustia det geroztik begia...

Ezin det nik onetsi ebasle maltzurra:
hona sartu baitzait osoro barrura.
Belabi, ez zak sortu lilitxo biguna,
inorentzat ez neka gaurgeroz burua.
 

Oi! Belabi! Belabi! Nik zaitut aurrian,
inoiz ikusten badet lorerik ontzian.
Lilirik ezin bizi ontzi kaxkarrian...
Lurtarrak sar baleza egi hau senian!...
 

O! Belabi! Belabi!
Nola zutzaz ahantzi?

 

© Patxi Etxeberria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa