ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BOST LORE
      (1933)

HASERREA
      (1937)

TXINAN
      (1952)

IHAUTERI
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BORROKAK

        Patxi Etxeberria , 1938

 

 

Burrukatzarrak dira gizartean sarri
Gizon batzuk dirala gerta gogaikarri.
Beren asmoak beti lehen mailatan sarri....
Herri xehearentzako astuntxo lakari.

Batik-bat euskaldunak makur behar buru
Aldamenean ttuzte hainbat estakuru.
Gutxi garen apukoz ezin egin gudu...
Hamaikatxotan listu guk irentsi dugu.

Anaia nuen zintzo, euskotar benaz
Arbasoen gogoan hartzen zuen arnas
Ematen ez zigula okerrean urrats....
Agian norbaitentzat hark izaten akats.

Astinaldi zakarra liparrean piztu
Eman behar zuela okerrean zitu.
Ana¡ maiteak zuen basoan aditu....
Arin-arin etxera bertantxe zen bildu.

Eman amar¡ muxu ta bihotza lehertu
Senideok guztia genuen ulertu.
Berehala zitzaigun etxetik aldendu...
Laster zioten soina berunez ubeldu.

Geroago Artxandan, minez elbarritu
Ezin joan ¡nora! Norbaitek sakaildu.
Izenik ez diote oraindik goraldu...
Herrian gutxiago aintzakotzat hartu.

 

© Patxi Etxeberria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa