ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GAUR BAKARDADEAK
      (1989)

MIN EMATEN DIDAZU
      (1990)

EZAGUN DUDANEAN
      (1991)

ESAIDAZU
      (1995)

BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak)
      (2010)

DENBORAREN EGURALDIAK (Zatiak)
      (2010)

ZURE IZENARI NAHI DIOT IDATZI
      (2010)

ITZAL DEZAGUN ARGIA
      (2010)

MAMU BAT DARABILT
      (2010)

MAITE ZAITUDALA
      (2010)

HIL ZARA, AMA
      (2012)

OROITZEN DUDANA
      (2012)

BATZUETAN EZERK
      (2012)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BIZITZAK GORANTZ

        Karlos Linazasoro , 2012

 

 

Bizitzak gorantz luzatzen ditu besoak.
Baina bizitza, geroan, ez da deus.
Ikatza eta mahastiak gaur dira.
Gaur gara gu musuka, edo atzoko etzi.
Oroigarriek egiten gaituzte hilkor
eta, beraz, zorioneko.
Maitasuna gaurko gudua da,
gaur emango zaigun garaipena edo zigorra.
Ez dago besterik.
Bizitza bizitzaren hondarra da,
kantuak uzten duen airezko usain arina.
Ez begiratu aurrera, kuttun:
inor ez da bizi hor kanpoan,
gertatu zen guztia berriro gertatuko da.
Gaur da argia ederren.
Orain dituzu ezpainak haragizko.
Hegaldiak ez du etorkizunik ametitzen.
Gugan bukatzen dira mugarri guztiak:
denbora, espazioa, eternitatearen hobena.

 

© Karlos Linazasoro    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa