ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GAUR BAKARDADEAK
      (1989)

MIN EMATEN DIDAZU
      (1990)

EZAGUN DUDANEAN
      (1991)

ESAIDAZU
      (1995)

BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak)
      (2010)

DENBORAREN EGURALDIAK (Zatiak)
      (2010)

ZURE IZENARI NAHI DIOT IDATZI
      (2010)

ITZAL DEZAGUN ARGIA
      (2010)

MAITE ZAITUDALA
      (2010)

HIL ZARA, AMA
      (2012)

OROITZEN DUDANA
      (2012)

BATZUETAN EZERK
      (2012)

BIZITZAK GORANTZ
      (2012)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

MAMU BAT DARABILT

        Karlos Linazasoro , 2010

 

 

Mamu bat darabilt
aldean eta jarraika.
Uste dut neroni naizela,
alegia nire itzalaren zuritasuna,
hala esan ahal baneza.
Eta ez dit bakerik ematen,
beti atzetik edo alderoka,
eta barregarri uzten nau zure aurrean,
maite zaitut, pottola esaten dizu-eta,
ez nik, neronen mamuak baizik,
eta zein lotsa gutxirekin!
Eta gero errieta eman behar izaten diot,
porta hadi gizon, itzal!, eta horrela,
beti iskanbila batean,
berak nik baino gehiago maite zaituela
esaten didalako, itzalpetik,
hain errespeto gutxirekin eta hain itsusi.

 

© Karlos Linazasoro    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa