ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
      (1984)

DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA
      (1984)

DANUBIO, DONAU
      (1984)

ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA
      (1984)

TRISTEZIAREN TEORIA
      (1986)

GENESIS
      (1986)

REDAKZIOAN
      (1986)

BARATZAZAIN
      (1997)

AUSCHWITZ
      (1997)

BORROKA
      (1997)

ERANTZUNAK
      (1997)

DENA DA BIZITZAN HEGALDI
      (2004)

DENA DAGO AURPEGIAN
      (2004)

EZINEZKOA DA AHANZTEA
      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ESKRIBITZEKO OFIZIOA

        Felipe Juaristi , 1986

 

 

Behatzak, mendi iheskorrak.
Eta horietatik zehar
nire arima isurtzen da
munduaren gozotasunaren atzetik.
Batzutan, lehortu den ubidea bezala.
Bestetan, zeharkaezinezko ibaia.

Txori arinak, ezagunaren armonia bilatzen dute,
oreka moduko hori urrun eta hurrearen artean,
idatz makinaren forma metaliko eta zaharretan zehar.
Itsas-arteak kontinenteak bezala,
den dena, sentsazioek jasotzen dutena
nire gorputzari lotzen diote.

Teklen espazio ilargiar eta burnizkoekin urtuta
behatzak ez ote dira errealitatea deitzen den patura
zuzentzen nauten ontzi nagiak?

Bizitzaren luzagarria bihurtzen nauten hariak?

 

© Felipe Juaristi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa