ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

AMALAUDUNA
      (1916)

VOBIS...NOSSE
      (1916)

ILLUNABARRA
      (1916)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

OLA-GIZONA

        Antonio Arruti , 1913

 

 

Ederki gure lana dijua,

        nere gogua

Gaņezka daukat atsegiņez:

Burnia degu bikaņ-bikaņa,

        degu nai aņa...

Santzo gozo bat nork egiņ ez?

 

Doakabeak oso gerala?

        Illuna dala

Beltz-beltz daukagun bekokia?

Aditu, gizon koldar zerana,

        Aditu dana

Ola-gizonen eresia.

 

Gipuzkoako meatzetatik,

        Onenetatik

Etorri zaigu gaurko mia:

Zepa gitxi du, menesta naro.

        O zein oparo

Jasoko degun lan-saria!

 

Ez ari, mutill, izan meatza;

        Ugari ikatza

Jaurti zak gure sutegira.

Aspoak gora! t'arretaz ori

        Noiz gori-gori

Jarritzen zaigun i begira.

 

Oratzar galda-galdan agona,

        Etorri ona

Jartzera aguro liraņ-lirain;

Amaika astindu polit artuko

        Dituk orduko,

Gabi astuna dek ire gain!

 

Asten danian indarrez bera

        Gora beera

Dana zatitu bearrean,

Ire txatarrak' kenduko dizkik,

        Utziko ez dik

Loi ta zazkarik bularrean.

 

Zartada miņak biotzak ditu

        Beti garbitu,

Lagarik zindo ta sendoak;

Izanik arren gogor-gogorra

        Bere zigorra

Artzen du gure Jaungoikuak.

 

Gabia pixkor zaigu gaur ari,

        Dakar ugari

Urolak ur txit indartsua;

Aurrera, mutill, au dek sasoia!

        Au dek agoia!

Gutxitan degun erakua!

 

Aserre beti bizi gerala?

        Illuna dala

Ola-gizonen arazoa?

 

Ez dek iretzat, gizon txaldana,

        Emengo lana,

Emengo gure par-gozoa.

 

Ikaraz ormak jarritzen ditun

        Etorri ta jun

Emen dabillen durundia

Eresi bigun baten antzera

        Neretzat bera

Orain da guztiz pozgarria.

 

Ez nau beroak ikaratutzen,

        Ez naute izutzen

Emengo txinpart, su ta garrak;

Beltza badaukat nik arpegia,

        Nagola argia

Argiro dio nere parrak.

 

Ez dauzka neskatx gorulariak

        Bere begiak

Dauzkagun bezin poz eta alai:

Ark duan eran kirru txuria

        Orain burnia

Guk ere irundu genduke nai.

 

Izadiaren indar altsuak

        Gure beruak

Menperatutzen ditu sarri:

Aiņ ospetsu dan gogortasuna

        Legun-leguna

Begira nola degun jarri.

 

Garbitutzeko baso zatarra,

        Kentzeko larra

Burnia dute bear oso

Ikazkin eta nekazariak,

        Gizon guztiak

Bizi badute nai eroso.

 

Txukundu leike txara abartsua,

        Pizti lekua,

Aizkora sendo gabetanik?

Jaurti gentzake zugaitz-enborra,

        Burni gogorra,

Erdibitutzen ez badek ik?

 

Zuen erraiak, lur ekoitzleak,

        Nola goldeak

Erraz oi ditun zabal jarri!

Gero soroak arto ta gariz

        Mardul, ugariz

Apaintzen dira zoragarri.

 

Emen egiten dira dardaiak,

        Izkillo-gaiak

Zorrotz-zorrotzak et' ugari:

Sartu, kupida gabe buztartu,

        T' azpian artu

Nai gaitun etsai dollorrari.

 

Doakabeak oso gerala?

        Illuna dala

Beltz-beltz daukagun bekokia?

Gezur au ez dek esango gero

        Entzun ezkero

Ola-gizonen eresia!

 

© Antonio Arruti    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa