ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

OLA-GIZONA
      (1913)

AMALAUDUNA
      (1916)

ILLUNABARRA
      (1916)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

VOBIS...NOSSE

        Antonio Arruti , 1916

 

 

Esan zidaten uritik, arren, lenbaitlen irten nedilla

Basoan diran omen aundiko osasun-belarren billa;

Onuntz ta aruntz aulduta nago, gogoa daukat erdi illa...

Osasun-belar ederren ordez arantza mordollo pilla!

 

Egarri nitzan egiaz eta nai nuan nere eztarria

Bustitzeko, bai, aritz artean zegon iturri garbia.

Auxe tamala! Auxe benetan dala bai negargarria!

Len iturri zegon lekuan tella zar basez betia...

 

Muga ta azkenik gabeko ondartzan dagon bidazti bakarra

Pozez jartzen da noski ikusirik erreka garden azkarra,

Zugaitz ostotsu kabiz betiak, nun nai lore ta belarra,

Baratz eder bat dirudiala... ta urreratzean... ondarra!

 

© Antonio Arruti    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa