ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

SEX-40
      (2000)

5-SEXKUPEKOA
      (2000)

EZ DA IRAGANMINA, LAGUNOK
      (2004)

AHOTS EPELAREN BILA
      (2004)

60 URTEKO GAUA
      (2011)

LAZUNEN POZA
      (2011)

ERLETXETA FUCKTORY
      (2011)

MAGGIE BERRIRO
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

LITTLE ARRATIA KLUBEAN

        Paddy Rekalde , 2011

 

 

Literatura irakaslea harrituta geratu da txokora begira.
Eskatu duen kafesnea eta aldean daramatzan karpetak
bazter iluneko mahai baten gainean utzirik

horman jarritako idazleen argazkiei erreparatu die.

 

Europako hainbat hiritan ikusitakoa gogoratu zaio:

literaturaren halako aldare gogoangarria, estimatua.

Aurpegi guztiak erabat ezagunak bazaizkio ere

izenez izen irakurri ditu argazki bakoitzaren oinak:

Dylan Thomas, Truman Capote, Carson McCullers,

Ernest Hemingway, Charles Bukowski, Brendan Behan,

John O'Brien, Malcolm Lowry, Jack Kerouac eta gehiago.

 

Jesarri barik eta kafesnea zurrupadatxoetan edanez,

haien lan esanguratsuenak errepasatu ditu banan-banan

bere buruari azterketa antzeko bat eginez bezala.

Eta amaitu ostean barrara bueltatu eta tabernariari diotso:

—Eskertzekoa da literaturari halako gorazarrea egitea.

Irakurtzea sustatu guran ala?

 

—Literaturari gorazarrea? Ez lagun, literaturari ez.

Alkoholari egiten zioten ohoreagatik daude hor

morroi horiek —soraio erantzun dio

garbitzen ari den basotik begirada jaso barik.

 

 

© Paddy Rekalde    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa