ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

DOAN HEGAZKIN BATI
      (1957)

HONDARRIBIAN
      (1957)

UDAZKENA, AGUR
      (1959)

HUTSA
      (1959)

UDAZKENA AGUR
      (1959)

UDA
      (1968)

HURA
      (1970)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GAUA

        Antonio Valverde, Ayalde , 1959

 

 

Etzana dago lainoa

mendi bizkarrezurrean

etzana lo

 

Ilargiak maindire arina

estalki zilarrezkoa

jarri dio

 

Bordako izarra estali

eta ondoko osinean ageri

urdinago

 

Zakur beltzen uluak

ulu eta amets zoroak

doaz haruntz

 

Zerubide urdinetatik
gautxorien moto iskanbila

 

Haien aztarnen atzetik

agudo guardiazibilak

 

Laster baina

dena jan isilak

 

Gabon, nakar-ohera hoazen neskatil sotila

Ordu maitaleak hor ditun irritsak hire zain

Horiekin batean Gaua hilko zain urrezko minaz

 

© Antonio Valverde, Ayalde    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa