ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

DOAN HEGAZKIN BATI
      (1957)

UDAZKENA, AGUR
      (1959)

HUTSA
      (1959)

GAUA
      (1959)

UDAZKENA AGUR
      (1959)

UDA
      (1968)

HURA
      (1970)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HONDARRIBIAN

        Antonio Valverde, Ayalde , 1957

 

 

Honddarbin nintzan

behin batean

udazken igande

goiz goxoan.

Dena baketsu

eguzkipean

dena txukun

burgo zaharrean

La Marina izenez

auzotegian

eta etxalde berriko

loretegian.

 

Lore tartetik

itsaso bare

loti, urdin.

Eguzki alaiak

ur gardenean

irri zegin.

Ozenki airean

lauburudun

hegazkin.

Urrun-urrundik

antxetak antzo

txalupak arin.

 

Petrilean

arrantzalea

urrunari so

(itsasoak

begi kolorea

histu dio).

 

Vespa baten gainean

irundar Emilio Mas.

Bera eta lagun gaztea

hondartzara doaz.

Bi vespatar eta hirurok

mintza gera euskeraz.

Ez ahaztu, irundarrak

Masek erakutsiaz.

 

Alabakin poz-pozean

kalez noala zeharka

Atalaiaren ondoan

arkitu dugu Satarka.

Satarka

bihotza beraxka

Honddarbiko olerkaria.

Bihotza bezin samurrak

begi argiak badauzka.

 

Olerkari trebe honi

ari denean negarka

begien nino urdinak

ihintzez bustitzen zaizka.

Laister olerki sortaz

egingo du liburuxka.

Zain zaitez, euskalduna

Intza begietan eska!

 

Agur, Honddarbi eder!

Banoa berriz mendira

utzirik itsas bazter

Oiartzunari begira.

 

Agur Satarka, Baxurko

agur lagun on Bordari

agur, Herri honen Alkate

berrizale eta zaindari.

 

Agur Zu ere Andrea

Adre Mari Honddarbikoa

Itsaso Erregin jaukala

Arratseko izar bakana...

Ama Guadalupekoa.

 

© Antonio Valverde, Ayalde    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa