A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

LANDSCAPE
      (2018)

ROY BATTY-REN ERARA
      (2018)

EGIAK IREKI ETA
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

ERRUDUNTASUNAK
(Variations)

        Manu Lopez Gaseni , 2018

 

 

Kristau jaio ninduten

jatorrizko bekatuaren jabe.

Erruduna izatez

“ni bekatariau...”.

 

Gizon hezi ninduten

desorientazioaren desgaraian.

Errudun generikoa

“barka, Simone...”.

 

Europar egin ninduten gero

amestutako lurreko herritar.

Errudun geopolitikoa

“barka, Franz F...”.

 

Sexu joerarik arruntenak

aukeratu omen ninduen.

Errudun sexuala

“barka, rainbow community...”.

 

Gizon hetero kristau zuria,

erruduntasunak josia.

 

© Manu Lopez Gaseni    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko