A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ERRUDUNTASUNAK
(Variations)

      (2018)

LANDSCAPE
      (2018)

EGIAK IREKI ETA
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

ROY BATTY-REN ERARA

        Manu Lopez Gaseni , 2018

 

 

Sekula sinetsiko ez zenituzketen gauzak

ikusia nago:

Su-garretan zeuden zarama-ontziak

Oionetik harago.

Adar-argien izpiak ilunpetan distiratzen

Legutianoko Atean

Gaonatik hurbil.

Harresia eraisten begietsi dut

Berlinen

eta beste asko eraikitzen

Europa deritzan ezlekuan.

Milurte baten amaiera ikusi dut

eta beste baten hasiera.

ETAren hasiera

eta

ETAren amaiera

ikusi ditut

Golfe de Gascogne

eremuko

herrialde ttipi batean.

Lehendakari sozialista bat ikusia nago

Ibaizabalen ibar ezkerrean

beste hegiari begira.

Munduaren ifrentzua

ikusi dut

mirailaren beste aldean

untxi zuriaren xerka.

Une horiek guztiak

denboran galduko dira

malkoak euripean bezala.

 

Amaiera baino lehen

esateko ordua zen.

 

© Manu Lopez Gaseni    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko